Home HISTORIA

HISTORIA

Automobilak konpontzen dituen enpresa bat gara, karrozeria sektorean ibilbide luzea duena. Aktibitate hau orain dela 40 urte baino gehiago hasi zen lantegi batean eta gaur egun den Enpresa izaterainoko eboluzioa izan du. Guztira 13 langile ditu, denek esperientzia handia dutelarik.

Berrikuntza etengabean gabiltza beti, merkatuan ageri diren teknologia berrienak aplikatuz, bai makinarian, produktu zein prozesuetan.

Gure bezeroekin ditugun harremanak bereziki zaintzen ditugu, beraien beharretara egokituz. Ordezkapen eta adeitasunezko ibilgailuak ere baditugu.

Arlo honetako Aseguru Konpainia nagusienekin harremanak dauzkagu

Horrek guztiak gure lurraldean sektore honetako erreferentzia nagusia izatera eraman gaitu.